Eguerdiroko ezkila sinfonia gaur despedituko da. 134 egunetan entzun da ezkila errepika 12:00etan puntuan. Lanbide horretan txandakatu egiten dira hainbat altsasuar. Aurrenekoa bezala, atzeneko ezkila errepika ohikoa baino luzeagoa izanen da. Ohiko egunetan bost bat minutuko iraupena badu, hasiera eta akaberako errepikak 15 eta 20 minutu arteko iraupena izaten dute. Gaurkoa despedituta, hurrengo ezkila errepikak entzuteko, garai batean, urteberri eguneko auzateko garaira eta Santa Ageda bezperara itxaron behar zen.