Comin zezensuzko eramaile izan zen omenduko dute

Guaixe 2022ko ira. 14a, 14:15

Urte luzez zezensuzko eraimalearen omenezko ekitaldia irailaren 14an, asteazkenean, izanen da, Altsasuko festetako lehenengo egunean. 

Joan den mendeko 80 hamarkada hasieratik 1994era Altsasuko ospakizunetan zezensuzkoa eraman zuen Luis Comin Vielsak. Ondoren egiteko hori bere seme Davidi utzi zion, eta hark 25 urtez eraman ondoren bi gazteri pasa die lekukoa. Pandemia garai betean hil zen Luis. Egin zuen lana aitortzeko omenaldia eginen diote udalak eta egungo zezensuzko eramaileek. Irailaren 14an, asteazkenean, 21:00etan, Foru plazan izanen da. Bitartean, bere familiak eta kuadrillak Luis presente izan dute festetako aurreneko egunean, propio haren argazkiarekin kamisetak egin baitituzte.