Hutsik gabeko ezkila errepika

Guaixe 2022ko ira. 15a, 10:42
Jesus Bengoetxea, Felix Martinez, Asier Beramendi, Jean Pierre eta Belen Rubio ezkila errepika jo ondoren.

Maiatzaren 3tik irailaren 14ra, eguerdiro entzun da ezkila errepika, egun bat bera hutsik egin gabe.

Festetako hasiera eta ezkila errepikak bat egin zuten Altsasun atzo. 134. eguna eta azkena zuten ezkila errepika jotzen zutela. Eta luze aritu ziren ezkilak jotzen atzo, 25 minutu pasa izan ziren. Azken errepika horren joleak Jesus Bengoetxea, Felix Martinez, Asier Beramendi, Jean Pierre eta Belen Rubio izan ziren. Udan Iñaki Bengoetxea ere aritu izan da ezkila errepika jotzen.