Ferietako zaldi lehiaketan parte hartzeko izen ematea zabalik

Guaixe 2022ko ira. 16a, 11:11
Zaldi azienda Zelai kalean ikusgai egoten da. ARTXIBOA

Izena emateko epea irailaren 23an despedituko da.

Altsasuko feriak lastailaren hirugarren asteburuan izanen da. Eta domeka horretan, lastailaren 16an,  jokatuko da zaldi lehiaketa Zelai kalean. Hartan parte hartu nahi duten Sakanako abeltzainek dagoeneko eman dezakete izena. Udalak jakinarazi duenez, ustiategi bakoitzak gehienez ere 2 abere izan ditzake kategoria bakoitzean, eta gehienez 5. Lehiaketak bederatzi maila izanen ditu eta saritan guztira 2.890 euro banatuko ditu. Izena emateko orria www.altsasu.eus web orrian dago. Hura bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera sakana@cederna.es e-postara bidali behar da.