Tokiko ehiza barrutia aldatzeko proiektua abiatuta

Guaixe 2022ko ira. 20a, 11:18
Ehiztaria uxaldi batean parte hartzen. ARTXIBOA

Proiektua lastailaren 4ra arte jendaurrean egonen da.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betez, Altsasuko Udalak jakinarazi du herriko ehiza barrutia aldatzeko proiektua jendaurrean egonen dela udaletxean. Zangitu dermioko makina bat partzela barrutian sartzea aurreikusten da. Haien lurjabeek beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko aukera dute. Horretarako, jendaurreko epea, lastailaren 4ra arte dute.