Saskibaloia

Emakumeak ere Streetballera animatu ziren

Guaixe 2022ko ira. 20a, 10:40
Streetball Altsasu 22 lagunarteko torneoko partaideak. CBASK

CBASK taldeak antolatutako hiruko partiden txapelketa giro ederrean jokatu zen

Altsasuko CBASK saskibaloi taldeak Streetball Altsasu 22 txapelketa antolatu zuen irailaren 10ean Altsasun, Gaztetxoko ondoko parkean. Hiruko taldeak osatuta euren zaletasunaz, saskibaloiaz gozatzea zen txapelketaren helburua, saskibaloi partidatxoak kalean jokatzea. 30 jokalari inguruk eman zuten izena, eta aurten emakumezkoak ere animatu zirenez, oso kontentu zeuden CBASK-ekoak. Goizean hasi ziren hiruko partidak, eta guztiek elkarrekin bazkaltzeko eten egin zen txapelketa, atzera ere arratsaldean Streetballari ekiteko. Ez dago esan beharrik ere lagunarteko torneo honetan sekulako giroa egon zela. 

Saskibaloi ligak eta txapelketak urrian hasiko dira, eta bitartean entrenamenduetan eta lagunarteko partidetan murgilduta daude CBASK taldeak.