Oscar Terolen bakarkako ikuskizuna Altsasun

Guaixe 2022ko ira. 19a, 10:18

'Mundos para lelos' antzezlana irailaren 24an, larunbata, 20:00etan, izanen da, Iortia kultur gunean. 

Oscar Terolen Mundo para lelos ikuskizuna izanen da irailaren 24an, larunbatean, 20:00etan, Iortia kultur gunean. Ikuskizuna umoregilearen bakarkako lana da, eta bertan guztiok ulertzen ez duten mundu baten errealitatea erakusten du. 

Sinopsia: Helburu bakarra egunaren bukaerara iristea da, besteen begiradak eta kritikak ahalik eta gehien gainditu ondoren, eguneko edozein unetan bizia hondatzeko ager daitekeen gure ni lelo hori exekutatzen saiatuz. Azkarrenik azkarrena ez da existitzen, ezta lanaldi osora lan egiten duen adimenduna, den denok gure barnean, konpondu gabeko miseriak eta gurutzegramak ezkutatzen baititugu. Elkar errespetatzea eta manta kolektibotik ez tiratzean datza kontua, bestela, babalore guztiak agerian geratuko ginatekeelako.

Emanaldia: Irailak 24, larunbata, 20:00etan

Prezioa: Aurretik erositako sarrera: 11 euro 

Abonamendua:

  • Udazkenek osoa
  • Abonamendua 1 (hiru ikuskizun 30 euro)