"Zer gertatuko litzateke exijitzen zaigunari kasurik egingo ez bagenio?". Dantzaren bidez Sutan taldeak galdera hau erantzunen dute Barruak hautsiz dantza ikuskizunean. Urriaren 1ean, larunbata, 19:30ean, izanen da, Iortia kultur gunean. Sutan taldea Altsasuko hiru dantzarik sortu zuten 2018an, eta Gaztea-ko bideo lehiaketaren publikoaren saria irabazi zuten urte horretan. Zenbait bideoklipetan atera da taldea, eta martxoan Uharte zentroaren Uholdeak programaren parte izan ziren eta Su(arte)an dantza ikuskizuna mustu zuten. Barruak hautsiz esperientziaren ondoren sortutako lan egiteko gogoetatik sortu dute.
Sinopsia: Gizartearen parte izateko jarraitu beharreko eredu eta arauak hausteko prest egongo zinateke? Imposatutako dena apurtu, barruak hautsi, aldatu, eraldatu…
Emanaldia: Urriak 1, larunbata, 19:30ean
Prezioa: Sarrera orokorra 6 euro