Maria Castro aktorearen antzezlana Altsasun

Guaixe 2022ko ira. 20a, 10:39

'La Coartada' antzezlanaren emanaldia urriaren 8an, larunbatean, 19:30ean, Iortia kultur gunean izanen da. 

Ana mugan dagoen emakumea da. Iragana dela eta atsekabetuta bizi da, eta orain laguntza eskatuko dio lagun bati, bere bizitzako adierazpen garrantzitsuena prestatzeko. Anaren nondik norakoak La Coartada antzezlanaren gai nagusia da, eta urriarne 8an, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean ikusteko aukera izanen da. 

Sinopsia: Anak bere bizitzako adierazpen garrantzitsuena prestatzeko alibia sendoa behar du, bere alaba bakarraren zaintza ez ezik, bere askatasuna ere kolokan dago eta. Gauean, bere deabruekin izandako liskar lotsagabeak agerian utziko du noraino irits daitekeen bere beldurrik okerrena saihesteko: isiltasuna.

Fitxa artistikoa

  • Egilea: Christy Hall
  • Bertsioa eta zuzendaritza: Bernabé Rico
  • Antzezleak: Maria Castro, Dani Muriel, Miguel Hermoso
  • Jantziak: Pier Paolo Álvaro
  • Argazkiak: Sergio Parra
  • Ekoizpen exekutiboa: Juan Carlos Rubio
  • Produkzioa: Talycual Producìones S.L.
  • Banaketa: Txalo Produciones