Armairuak antolatzen ikasteko ikastaroa

Irailaren 24an, larunbatean, antolaketan eta garbiketan aditua den Laura Balbinok ikastaroa eskainiko du Altsasuko Tu tienda especial dendan. 

Armairuan ordena izenburuarekin Laura Balbinok tailerra emanen du Altsasuko Tu tienda especial dendan. Arropa ongi ordenatzeko eta tokia aurrezteko ikastaroa izanen da eta irailaren 24an, larunbatean, 17:00etan, izanen da.