La Encinak kultur astearekin ospatuko du urteurrena

Guaixe 2022ko ira. 21a, 07:32
2019ko kultur astea. ARTXIBOA

Altsasuko kultur elkarte gastronomikoak 20 urte betetzen ditu, eta irailaren 23tik 25era ospatuko du. 

Extremadurako egunaren harira La Encina elkarteak Kultur astea deitutako jardunaldia antolatzen ohi du, baina aurtengoa berezia da kultur elkartearen 20 urteurrena delako. Hortaz, urteurrenari lotutako ekimenak izanen dira ere irailaren 23tik 25era, ostiraletik igandera, Iruñea etorbidean dagoen La Encina elkartean. 

La Encinaren kultur astea

Irailak 23 ostirala

  • 20:00 Maria Pinto Extremadurako idazlearen pregoia.
  • 20:30 Brotes de Encina dantza taldeko haurren emanaldia.
  • 21:00 Merendua.

Irailak 24 larunbata
Bazkidearen eguna: elkartearen 20. urteurrena

  • 14:30 Bazkaria.
    Bazkide beteranoei omenaldia, bazkideei zapiak banatzea eta 20. urteurrena ospatzea.
  • 19:30 Musika.

Irailak 25 igandea

  • Erakusketa eta bideoa.
  • Otamena.