Gobernuak Foruzaingoaren patruilendako aterpea eginen du

Guaixe 2022ko ira. 22a, 11:44
Foruzaingoaren polizia etxeko estalpeko aparkalekuaren proiektua. NAFARROAKO GOBERNUA

Polizia etxearen hegoaldean eginen dute, hari perpendikularki eraikita. 18 ibilgailurendako tokia izanen du estalpeko aparkalekuak. Bi biltegi ere eraikiko dira.

Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiak Altsasuko Foruzaingoaren poliziaren etxe ondoan haren ibilgailuendako aterpea eginen du, han ibilgailuak sartzeko. Neurri horrekin gobernuak nahi du ibilgailuak klimatologiatik gehiago babestea, hala ibilgailuen bizia luzatu, pribatutasuna hobetu eta zamalanak erraztu. 

Horretarako, polizia etxearen hegoaldean, perpendikularki, baterian aparkatzeko aparkalekua eginen dute, 37 metro luze eta 12 metro zabal dituena. Haren gainean metalezko egitura duen markesina eraikiko dute. Teilatua polizia etxearekin lotuta egonen da, bulegorako hegoaldeko zeharreko atearekin, horrela, busti gabe sartzeko aukera izanen da. Ate horren parean zamalanetarako 50 metro karratuko espazioa egonen da, eta mendebaldean bi biltegi, 80 metro karratukoak.  

Foru administrazioak aterpeko aparkalekua egiteko lanak emateko deialdia egin du. Lanak egiten interesa dutenek eskaintzak lastailaren 4ko 23:59ra arte aurkez ditzakete. Lanak hartzen dituen enpresak sei hilabete izanen ditu haiek despeditzeko eta haien truke 223.684,96 euro (BEZ kanpo) jasoko ditu.