'Las pelotaris' film dokumentalaren emanaldia

Guaixe 2022ko ira. 22a, 14:16

Filmoteka Nafarroan programaren barruan proiektatuko dute irailaren 26an, astelehenean, Iortia kultur gunean Daniel Burgui eta András Salaberriren lana. Bi zuzendariak eta Maite Ruiz de Larramendirekin hizketaldia izanen da gero. 

Nafarroako Filmoteka Iruñetik Nafarroa osoan hedatzeko helburuarekin sortu zuten Filmoteka Nafarroan programa. Helburua filmotekan daude filmak Nafarroako herrietako kultur etxeetan ematea da. Ikasturte berriarekin denboraldi berria hasiko da, eta Sakanan egonen den lehenengo filma Las pelotaris izanen da. Irailaren 26an, astelehenean, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean izanen da. Dokumentalaren emanaldiaren ondoren Daniel Burgui eta András Salaberri zuzendariekin eta Maite Ruiz de Larramendi dokumentalean agertzen den pilotarietako batekin hitz egiteko aukera izanen da. 

Sinopsia: XX. mendearen hasiera aldera emakumezkoen pilota oso ezaguna izan zen. Erraketan ibiltzen ziren emakumeek mundu erdiko pilotalekuak bete zituzten: Espainia, Kuba, Mexiko, Filipinak, Estatu Batuak eta Brasil. Las pelotaris euskal pilotan jokoan aritzen diren emakumeei buruzko dokumental laburra da. Nagusiki gizonezkoa den kirol xume eta ezezagun bati buruzko kontakizuna da; non ilusioz eta sakrifizioz betet,a emakume kirolari batzuk beren bizimodua egiten saiatzen eta saiatu diren. Las pelotaris baikortasuna, aurrera egiteko kemenaz eta paradoxak dituen istorioa da.