Altsasuko udal ordezkarietan, aldaketak

Guaixe 2022ko ira. 27a, 10:01

Altsasuko Udalaren bilkura. ARTXIBOA

Geroa Baik Altsasuko udal ordezkaritzetan bost aldaketa onartu ditu.

Geroa Baik Altsasuko udal ordezkaritzetan bost aldaketa egitea proposatu eta erabaki zuen abuztuaren 31n. Horrela, Altsasu, Olazti eta Ziordiko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean Joseba Jokin Zelaia Oiarbideren ordezkoa Fermin Zabala Ruiperez izango da, eta Aita Barandiaran Adinekoen Egoitzako Patronatuko Batzorde Zuzentzailean Javier Ollo Martinezen ordezkoa Santiaga Luceño Arias. Bestalde, Joseba Jokin Zelaia Oiarbidek Mari Carmen Viana Murga bi entitatetan ordezkatuko du: Urbasa-Andiako Larreen Batzordean eta Baso Egiaztapen Eskatzaileen Nafar Entitateen PEFC Elkartean. 

Horretaz gain, Mari Carmen Otaegi Saez de Maturanak Altsasuko zinegotzi kargua utzi zuenez eta Otaegi Altsasu, Olazti eta Ziordiko Oinarrizko Osasun Kontseiluko kidea zenez, bere tokia Santiaga Luceño Ariasek hartuko du eta azken honen ordezkoa Mari Carmen Viana Murga izango da.