Bi sakandar Esperanto Nazioarteko Abesbatzan

Guaixe 2022ko ira. 26a, 10:35

Tolosan egindako Bakearen inguruko jardunaldiaren barruan lau abesbatzak kontzertua eman zuten.

Irailaren 17an UNESCOren eskutik XX. Nazioarteko Bakearen Jardunaldia egin zen Tolosan. Goizean nazioarteko hainbat adituk bakegintzaz jardun ziren TOPIC zentroan, eta arratsaldean lau abesbatzak Leidor antzokian kontzertu bat eskaini zuten. Madrilgo Gazte Abesbatzak, Euskal Herriko Gazte Abesbatzak, Esperanto Nazioarteko Abesbatzak (Internacia Esperanto Koruso) eta Kolonbiako Cecilia Espinosa Kamera Abesbatzak parte hartu zuten emanaldian.

Guztira, 140 koristak parte hartu zuten Tolosako emanaldian, eta Esperanto Nazioarteko Abesbatzan bi sakandarrek parte hartu zuten: Rafa Atxuri eta Genaro Paniagua. Errepertorioan, besteak beste, Finlandia, Ukraina, Hegoafrika eta Euskal Herriko zenbait pieza interpretatu zituzten.

Lau abesbatzen kontzertuari amaiera emateko Josu Elberdin konpositorearen sorkuntza berria, Zatoz eskaini zuten koral guztiek batera.