Saskibaloia

CBASK eta Agurain, lagunarteko lau partida jokoan

Guaixe 2022ko ira. 23a, 11:30
Zelandin giro polita espero da larunbatean.

Denboraldia prestatzeko lagunarteko egun osoko jardunaldia antolatu dute CBASK Altsasu Saskibaloi Taldeak eta Aguran Saskibaloia klubak. Lau kategoria ezberdinetan lehiatuko dira

Urrian hasiko da saskibaloiko 2022/2023 denboraldia, baina ikasturte berriari behar bezala ekiteko saskibaloi klubak buru belarri daude entrenatzen. Liga hasi baino lehen lagunarteko partidak jokatzea ohikoa da, baina Altsasuko CBASK Saskibaloi taldeak eta Agurain Saskibaloia klubak egun osoko jardunaldia antolatu dute larunbatean, hilak 24, Zelandi kiroldegian. 

Lau partidak
Irailaren 24an, larunbatean, guztira lau partida jokatuko dituzte elkarren kontra, lau kategoriatan: kadeteak (CBASK Kadeteak vs Agurain kadeteak, 10:00etan); Senior Maila (CBASK Xabi Gorriz Tattoos senior neskak vs Agurain senior neskak, 12:00etan); Maila Autonomikoa (CBASK Ifuel senior mutilak vs Agurain senior mutilak, 16:00etan) eta, azkenik, Autonomien Artekoa (CBASK Narum senior mutilak vs Agurain senior mutilak, 18:00etan). Saskibaloiaz gozatzeko aukera ederra izango da Zelandin.

Nesken seniorren taldea
Aspaldiko partez aurten nesken senior mailako taldea du CBASK-ek, berri oso pozgarria. Taldea Iosu Mendiolak zuzentzen du, joan zen denboraldira arte Autonomien Arteko CBASK taldeko entrenatzailea zenak. Denboraldiari ekiteko prest daudek, eta Zelandin izango duten testa oso baliagarria izango da.