Musikariekin ekimena izanen da irailaren 30ean, Altsasun

Guaixe 2022ko ira. 23a, 13:24
Skabidean taldearen irudi bat; Nikolas Leonardo eta Antonio Iriarte taldekideak Altsasun izanen dira. ARTXIBOA

Euskaraldiaren harira Sakabidean taldeko Nikolas Leonardo eta Antonio Iriarte eta Ibil bedi taldeko Amets Aranguren musikarien hitzaldia antolatu dute.

Euskaraldiaren ekimenen barruan, Altsasuko Kima euskara taldeak, Sakanako Mankomunitatearen, Nafarroako Gobernuaren eta Altsasuko Udalaren laguntzarekin, Musikariak hizketan ekimena antolatu du irailaren 30ean, ostirala, 19:00etan, Gure Etxea eraikinean. Hiru musikari ariko dira: Sakbidean taldeko Nikolas Leonardo eta Antonio Iriarte eta Ibil bdeiko Amets Aranguren. Solasaldiaren bideratzailea Aitziber Grados Muñoa izanen da.