'La invitación' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2022ko ira. 26a, 08:18

Urriaren 6an eta 9an, ostegunean eta igandean, izanen da Jessica M. Thompsonen filma Iortia kultur gunean. 

Sinopsia: Ama hil eta senide ezagunik gabe geratu ondoren, Eviek DNA test bat egin eta lehendik ezagutzen ez zuen urruneko lehengusu bat aurkituko du. Bere familia berriak Ingalaterrako landazabaleko ezkontza arranditsu batera gonbidatzen duenean, anfitrioi sexy aristokratak berehala liluratuko du Evie. Hala ere, bizirauteko amesgaizto batean murgilduko da bere familiaren historiako sekretu bihurriak eta bere eskuzabaltasun bekatuzkoaren atzean ezkutatzen diren asmo aitorrezinak azaleratzen direnean.

Fitxa artistikoa: Nathalie Emmanuel, Stephanie Corneliussen, Thomas Doherty, Sean Pertwee, Hugh Skinner, Alana Boden, Courtney Taylor.

Emanaldiak

  • Urriak 6, ostirala, 19:00etan
  • Urriak 9, igandea, 19:30ean 

Prezioa

  • Ikuslearen eguna: 3,5 euro
  • Aldez aurretik: 4,5 euro