Hiru zauritu, trafiko istripuan

Guaixe 2022ko ira. 27a, 09:29
Autoak autobiako erdibitzailean bukatu zuen. @bomberos_na

Autobidean, Altsasu parean, izan zen ezbeharra. 

Sakanako Autobian (A-10), Altsasu parean, Arabako norabidean zihoan auto bat bidetik atera zen atzo arratsaldean. Ibilgailuan zihoazen hiru pertsonek min hartu zuten. Haiek artatzera Altsasuko osasun etxeko medikua eta erizaina eta suhiltzaileak joan ziren. Zaurituta zeuden hiru pertsonak anbulantzian Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zituzten.