Castillo Suarezek Hizkuntzen Egunean parte hartu du

Guaixe 2022ko ira. 27a, 12:06
Castillo Suarez 'Batzen gaituena' galan. ARTXIBOA

Fracforten ospatutako ekimenean idazle altsasuarrak euskaraz irakurri du. 

Atzo, irailak 28, astelehena, Europako Hizkuntzen Eguna ospatu zuten Francforten, eta bertan Castillo Suarez idazle altsasuarrak parte hartu du. Ekimena Alemaniako hiriko Cervantes institutuan egin zuten, eta jardunaldiaren barruan bost poetek haien lanak espainiolez eta estatuko hizkuntza koofizialetan irakurri zuten (galegoa, katalana eta euskara), baita alemaniarrez ere. Jarduerak Todas las voces la voz. Poesía en español, catalán, euskera, gallego y alemán izenburua zuen eta Rosa Berbel Sevillako idazleak gaztelaniaz errezitatu zuen, Yolanda Castaño galeziarrak galegoz errezitatu zuen; Sònia Moll katalanez eta Castillo Suarez altsasuarrak euskeraz; baita Safiye Can poeta alemaniarrak parte hartu zuen ere, alemaniarrez errezitatu zuena. Fracforten eginen den liburuaren azokaren aurrerapena izan da ekimen hau.