Altsasun hainbat pintaketa agertu ziren atzo Gudari Eguna zela eta. Haietako batek, Garbitoki udal eraikinaren Gartzia Ximenez kaleko fatxadan egindakoak, ETAren anagrama ere bazuen. Geroa Baik margotze hori gaitzetsi du: ″‘Gudari Eguna’ dela eta, Altsasun egindako hainbat margotze egin dira, zeinek iragan triste batera eramaten gaituzten″. Geroa Baik gaineratu duenez, Garbitoki udal eraikineko pintaketan "ETA erakunde terroristaren anagrama agertzea biktimekiko iraina eta gure herriaren memoriarekiko eta bakearekiko errespetu falta da″.
Altsasuko Geroa Baiko Herriguneko kideak ″sumindu egiten gaitu mezu horien agerpenak eta guztiz onartezina iruditzen zaigu, ez baitute batere laguntzen gure herriko eta Sakanako bizikidetzan″. Geroa Baik jakinarazi duenez, Garbitoki eraikineko pintaketaren ezabatzeak 604 euroko kostua izango du.