Futbola

Emakumezkoen Preferentea: Altsasuk gutxieneko aldearengatik galdu egin zuen

Guaixe 2022ko ira. 28a, 10:30
Joan zen denboraldiko emakumezkoen Altsasu taldea.

Emakumezkoen Preferentea. Lehen multzoa. Lehen jardunaldia: Altsasu 0 – Idoia 1

2022/2023 Emakumezkoen Preferente Maila hasi da eta Altsasuko neskek gutxieneko alderengatik galduz ekin diote denboraldi eta liga berriari. Dantzalekun larunbatean jokatutako partidan Idoia taldea hartu zuten altsasuarrek eta partida lehiatuan azkenean hiru puntuak Oteizara joan ziren, 0 eta 1 galdu eta gero. 

Asteburuan bigarren jardunaldia dago jokoan eta Lagunak taldearen kontra jokatuko du Altsasuk igandean, 12:00etan, Barañainen.