Kultur astea La Encina elkartean

Guaixe

La Encina Extremadurako elkarteak kultur asteari eman zion hasiera ostiralean. Pregoia Maria Pinto idazleak irakurri zuen. Ondoren, Brotes de Encina dantza taldekoak aritu ziren. Bazkide egunarekin eta argazki eta bideo emanaldiekin osatu zen astea.