Mikologiaz gehiago ikasteko

Guaixe 2022ko ira. 27a, 09:53
2019ko Altsasuko Mikologia erakusketa. ARTXIBOA

Urriaren 3an, 5ean eta 7an XIX. Mikologia Jardunaldiak eginen dira Altsasun. Urriaren 16an, ferietan, erakusketa eginen dute. 

Udazken hasierarekin batera bueltan dira Mikologia jardunaldiak Altsasura. Urriaren 3an, astelehena, urriaren 5ean, asteazkena, eta urriaren 7an, ostirala, 18:30ean, izanen dira hitzaldiak, Iortia kultur gunean. Bertan ziza eta onddoen munduaren inguruan gehiago ikasteko aukera izanen da. Urriaren 16an, igandea, mikologia erakusketa izanen da Garbitoki eraikinean. Jardunaldiak Altsasuko Mikologien Elkarteak antolatzen du, Altsasuko Udalaren eta Txartelen laguntzarekin. 

XIX. Mikologia jardunaldiak

Urriak 3 astelehena
18:30, Iortia kultur gunean

Hitzaldia: 'Introducción a estudio de las setas con poros. Boletus y afines'.
Hizlaria: Manolo Becerra.

Urriak 5 asteazkena
18:30, Iortia kultur gunean

Hitzaldia: 'Las setas y sus hábitats'.
Hizlaria: Jose Maria Ibarbia, Laudioko eta Altsasuko Mikologia Elkartea.

Urriak 7 ostirala
18:30. Iortia kultur gunean

Hitzaldia: 'La alimentación de los hongos, factor clave para el medio ambiente'.
Hizlaria: Irantzu García, Altsasuko Mikologia Elkartea.

Urriak 16 igandea
Goizez, Garbitokin

Mikologia erakusketa.