Intxostiapuntaren irekiera ospatzeko festa

Guaixe 2022ko ira. 28a, 13:23

Urriaren 1ean, larunbatean, Altsasuko gazte gunearen denboraldi berriaren hasiera ekimena eginen dute. Irailaren 30ean, ostiralean, Sexgunea izanen da. 

Intxostiapunta gazte guenaren denboraldi berria hastera dago, eta aurreko asteburuan ate irekiak egin ondoren, asteburu honetan irekiera festa ospatuko dute: urriaren 1ean, larunbata, 17:00etatik aurrera izanen da, Intxostiapuntako plazan eta gazte gunean. Ekimena 01:00ak arte luzatuko da, izan ere, hiru eurotan afaria egonen da. Arratsaldean Bubble balls deitutako ekimen dibertigarria izanen da. Airezko bola handiak dira, gorputzean jartzen direnak, eta horiekin lurrera erotzea ez da arazo bat izango. 

Irailaren 30ean, ostirala, Sexgunea sexualitate kontsulta izanen da 17:30etik 20:30era. 

Intxostiapunta gazte gunea egunero egonen da zabalik astelehenetik ostegunera eta igandetan 17:00etatik 21:00etara, eta ostiral eta larunbatetan 17:00etatik 22:00etara.