Ur horniduragatik ordaintzeko garaia

Guaixe 2022ko urr. 6a, 11:18

Altsasuko udaletxea. ARTXIBOA

Aurtengo bigarren lauhileko kontsumoa ordaintzeko epea azaroaren 11n despedituko da.

Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, aurtengo bigarren lauhilabeteko ur hornidurako tasa kobratuko du aurki. Helbideratutako ordainagiriak dituztenei zenbatekoa lastailaren 12an kobratuko die kutxa edo bankuetako kontu korronteetatik. Ordainketa helbideratu gabe dutenek azaroaren 11ra arteko epea dute ordainketa egiteko. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.