Bandaren historia karteletan bilduta

Guaixe 2022ko ira. 30a, 10:07

Haize Berriak-en 25. urteurrena dela eta, mende laurden honetan egindako kontzertuen eta emanaldien kartelen erakusketa egin dute Iortia kultur gunean. 

Haize Berriak Sakanako musika bandak 25 urte bete ditu, eta ospatzeko urtean zehar zenbait emanaldi egin ez ezik, urriaren 3ra arte bi hamarkada baino gehaigo hauetan egindako kontzertuen, emanaldien, saioen eta abarren kartelen eta irudien erakusketa jarri du Iortia kultur guneko erakusketa aretoan. Asteburuan egonen da Altsasun ikusgai, eta gero Irurtzungo Pikuxar tabernara eramanen dute.