Literatura jaialdia Altsasun

Guaixe 2022ko urr. 3a, 09:52

Urriaren 7an, ostiralean, 'Mi pueblo lee' egitasmoa izanen da Iortia kultur gunean. Alberto Barandiaran, Izaskun Etxeberria eta Castillo Suarez bertako idazleekin eta Mikel Santiago idazlearekin topaketa izanen da. 

Mi pueblo lee. Literatur Jaialdiaren Landa Sarea "idazle, irakurle eta ez irakurle, liburutegi, irakurketa kluba, liburu saltzaile eta argitaletxeak bat egitea" helburu duen egitasmo bat da, eta Maribel Media idazle nafarrak sustatu du. Urriaren 7an, ostiralean, Altsasun izanen da. 18:00etatik 18:50era Izaskun Etxeberria, Castillo Suarez eta Alberto Barandiaran tokiko idazleen mahai ingurua izanen da, Victoria Alvarez Museetik gidatuta, euskaraz. Hamar minutuko atsedenaldiaren ondoren, Mikel Santiago idazelearekin topaketa izanen da, 19:00etatik aurrera. Santiago thriller generoko idazlea da eta Entre los muertos, En plena noche eta El mentiroso bezalako liburuak idatzi ditu. Jaialdira joateko gonbidapena hartu behar da Iortia kultur gunean. 

Literatur jaialdia Mi pueblo lee egitasmoak, Altsasuko Udalak, Altsasuko liburutegiak, Iortia kultur guneak eta Liburunda liburu dendak antolatu dute, Nafarroako Gobernuko eta Espainiako Kultura eta Kirol ministeritzako laguntzarekin.