Futbolin txapelketa Intxostiapuntan

Guaixe 2022ko urr. 3a, 09:39

Altsasuko gazte agendaren barruan urriaren 7an, ostirala, txapelketa izanen da. Urriaren 8an, larunbata, Sarean euskaraz programaren ikastaroa izanen da gazte gunean. 

Inxostiapuntaren denboraldi berria hasi da, eta asteburua Futbolin txapelketa batekin hasiko dute gazte gunean; urriaren 7an, ostirala, 18:00etatik aurrera izanen da. Urriaren 8an, larunbata, 18:00etatik 20:00etara, Nafarroako Gobernuak sustatutako Sarean euskaraz programaren musika egiteko aplikazioaren ikastaroa izanen da. Aurretik izena eman behar da sareaneuskaraz.eus webgunean.