'El radioaficionado' zineforum filmaren emanaldia

Guaixe 2022ko urr. 3a, 20:11

Urriaren 13an eta 16an, ostegunean eta igandean, Iker Elorrieta zuzendariaren filma emanen dute Iortia kultur gunean. 

Sinopsia: Nikolas autismoa duen 30 urteko gaztea da, eta ama hiltzen zaionean, jaioterrira bueltatuko da, itsaso zabalera bi egunean heltzea asmo sendoak bultzatuta. Bertan Anerekin topatuko da. Ane laguntzeko prest dagoen haurtzaroko lagun bakarra da. Laster, adiskidetasun-harremana sortuko da bien artean. Hala ere, Nikok komunikatzeko dituen zailtasunek eta bere balioa frogatzeko duen obsesioak arriskuan jarriko dute bere bizitza eta bere patua sendotuko dute.

Fitxa artistikoa: Falco Cabo, Usue Álvarez, Jaime Adalid, Pedro Arnáez, Arantxa Galindez, Javier Cañón.

Emanaldiak

  • Urriaren 13an, osteguna, 19:00etan.
  • Urriaren 16an, igandea, 19:30ean. 

Prezioa

  • Ikuslearen eguna: 3,5 euro.
  • Aurretik erositakoa: 4,5 euro.