'La vida padre' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2022ko urr. 3a, 10:18

Urriaren 13an, 14an eta 16an, osteguna, ostirala eta igandea, Joaquín Mazón zuzendariaren filma izanen da Iortia kultur gunean. 

SinopsiaMikel anbizio handiko chef gaztea da, etorkizuna kolokan duen jatetxe bateko jabea. Halako batean, 30 urtez bere bizitzatik kanpo izan duen aitaren bisita jasoko du, eta haren bizitasunak Mikelek sukaldaritzari eta bizitzari buruz duen ikusmoldean eragina izango du.

Fitxa artistikoa: Karra Elejalde, Enric Auquer, Megan Montaner, Lander Otaola, Maribel Salas, Gorka Aguinagalde, Yanet Sierra.

Emanaldiak

  • Urriaren 13an, osteguna, 19:00etan.
  • Urriaren 14an, ostirala, 19:00etan. 
  • Urriaren 16an, igandea, 19:30ean. 

Prezioak

  • Ikuslearen eguna: 3,5 euro. 
  • Aldez aurretikoa: 4,5 euro.