FUTBOL

Altsasuk gol zaparrada latza jaso zuen Barañainen

Guaixe 2022ko urr. 4a, 13:20

2021/2022 Altsasu Emakumeen taldea. ARTXIBOA

Emakumezkoen Preferente Maila. Lehen Multzoa. Bigarren jardunaldia: Lagunak 9 – Altsasu 2

Emakumezkoen Altsasu taldeak Lagunak taldea izan zuen aurkari larunbatean Barañaingo elkarteko instalazioetan. Bosgarren minuturako Lagunak taldea aurreratu zen eta di-da batean eta ia konturatu gabe altsasuarrek beste lau gol irentsi zituzten, 28. minutuan Altsasuko Amal El Houndalik sartutako golari esker markagailuan 5 eta 1 ezarri arte. Altsasuarrak saiatu ziren, baina Lagunaken jabetza eta kontrola erabatekoak izan ziren eta, azkenean, 9 eta 2 galdu zuen Altsasuk. Nerea Arellanok sartu zuen Altsasuren bigarren gola. 

Burladés da Emakumezkoen Preferente Mailako liderra (6 puntu) eta Altsasu bederatzigarren da, punturik gabe. Asteburuan Altsasuk sailkapenean zortzigarren eta arerio zuzena den Marcilla Aurora taldea hartuko du Dantzalekun.