Altsasuko gaztetxeak 32 urte beteko ditu

Guaixe 2022ko urr. 4a, 08:05
30. urteurrenaren ospakizunak. ARTXIBOA

Eraikinaren okupazioaren urteurrena ospatzeko egitaraua prestatu du Altsasuko Gazte Asanbladak, urriaren 5etik 8ra. 

Urriaren 5ean Socorro Etxea okupatu zutela 32 urte beteko dira, eta Altsasuko Gazte Asanbladako kideek Txiki Polita kalean dagoen gaztetxearen urteurrena ospatuko dute urriaren 5tik 8ra, asteazkenetik larunbatera, antolatutako egitarauarekin. Ez da ohiko kalderete txapelketa faltako, larunbatean eginen dutena. 

Altsasuko Gaztetxearen 32. urteurrena

Urriak 5 asteazkena

  • 18:00 Asanblada.
  • 19:00 Txupinazoa eta auzatea, gaztetxean. 

Urriak 6 osteguna

  • 19:00 Hitzaldia: Udal azpiegiturak sozializatu!, gaztetxean. 

Urriak 7 ostirala

  • 17:00 Haurren txokoa, plazan. 
  • 18:30 Txokolatada, plazan. 
  • 19:30 Pintxo potea, gaztetxean. 
  • 21:30 Merienda afaria, gaztetxean. 
  • 22:00 Julen Magoa ikuskizuna, gaztetxean. 

Urriak 8 larunbata

  • 10:00 Kalderete txapelketaren hasiera, plazan. 
    Oharrak: AGAk sua eta edaria jarriko ditu, kuadrilla bakoitzak kemadorea eta menajea jarri beharko du. 
  • 14:30 Bazkaria, plazan. 
  • 17:30 Jolasak. 
  • 19:00 Skapaie Elketrotxaranga. 
  • 21:30 Magrak, gaztetxean. 
  • 22:00 Joxpa erromeria, gaztetxean. 
  • 01:00 DJ Kokonut.