Dantzalekuko taberna-jatetxearen kudeaketa emateko deialdia egina

Guaixe 2022ko urr. 10a, 11:48

Kirolgunea eta eskuin aldean taberna-jatetxea. ARTXIBOA

Eskaintzak hilaren 22ra arte egin daitezke.

Altsasuko Udalak Dantzalekuko kirol gunean dagoen taberna eta jatetxearen kudeaketa emateko deialdia egin du. Udalak urte baterako kontratua egiteko eskaintza egin du. Ostalaritza establezimenduaren ardura hartzen duenak kontratua luzatzeko aukera izanen du, gehienez ere bost urtera arte. Informazio gehiago nahi duenak Atabo Altsasu udal enpresarekin harremanetan jarri daiteke: Zelandi kiroldegitik pasaz, 647 432 893 telefonora hots eginez edo  gerencia@ataboaltsasu.com e-posta helbidera idatziz.