Altsasu Kirol Elkarteak taldeak aurkeztuko ditu

Guaixe 2022ko urr. 11a, 10:48

Altsasu Kirol Elkarteko joan zen urteko futbolariak. ARTXIBOA

Urriaren 12an, asteazkena, kirol elkarteak 2022/2023 denboraldiaren aurkezpena eginen du, Dantzalekun. 

Altsasu Kirol Elkarteak 2022/2023 denboraldiko futbol talde guztiak aurkeztuko ditu asteazkenean 10:30ean Dantzalekun hasiko den ekitaldian. Kategoria txikietatik hasita, benjaminetatik, preferente mailako emakumezkoen eta gizonezkoen mailaraino, ehun futbolari baino gehiago aterako dira Dantzalekuko berdegunera. Talde guztiek argazkia aterako dute, eta denboraldiari hasiera ofiziala emango zaio.