Futbola

Arangurenek azken unean Altsasu harrapatu zuen

Guaixe 2022ko urr. 11a, 11:00

Erregional maila. Laugarren multzoa. Laugarren jardunaldia: Valle Aranguren 2 – Altsasu 2

Gizonezkoen Erregional mailan Arangurenen jokatu zuen Altsasuk, Valle Aranguren taldearen kontra. Bi taldeak parez pare ibili ziren. Arangurenek mustu zuen markagailua, baina altsasuarrak adi egon ziren eta hiru minutura berdintzea lortu zuen Joaquin Angel Lladok. Handik bi minutu eskasera Ion Insaustik jaurtikitako baloiak Arangurengoen ate barruan bukatu zuen eta 1 eta 2 aurreratu zen Altsasu. 

Bigarren zatian bere horretan jarraitu zuen partidak. Bi taldeak saiatzen ziren, baina baloiak ez zuen sartu nahi izan. Bukaera aldera, ordea, bina berdindu zuen Arangurenek, altsasuarren zorigaiztorako. Izan ere, bi puntuek bat batean egin zieten ihes. Altsasuarrek egoerari buelta ematen saiatu ziren, baina puntu berdinketarekin despeditu zen partida. 

Arrotxapea da lider (12 puntu) eta Altsasu seigarren da, 7 punturekin. Hain zuzen ere, datorren jardunaldian Arrotxapea liderra hartuko du Altsasuk.