Futbola

Asteburuko bi partida asteazkenera aurreratu ditu Altsasuk

Guaixe 2022ko urr. 11a, 12:15

Emakumezkoen partida Dantzalekun jokatuko da, asteazkenean.

Preferente mailako gizonezkoen eta emakumezkoen partidak asteazkenean jokatuko dira

Asteburuan Altsasuko feriak direnez eta asteazkena batzuendako festa eguna, asteburuan jokatu beharreko Preferente mailako gizonezkoen eta emakumezkoen partidak asteazkenera aurreratu dira. 

Dantzalekuk Preferente Mailako Emakumezkoen partida hartuko du, asteazkenean, 16:30ean. Altsasuk Berriozar taldearen kontra jokatuko du. Aurreko asteburuan Marcillaren kontra jokatu beharreko partida urriaren 30era atzeratu zuen Altsasuk, eta, beraz, atseden hartuta iritsiko dira biharko partidara. 

Aldiz, gizonezkoen Preferente Mailan Lezkairuren kontra jokatuko du Altsasuk, asteazkenean 16:00ean, Lezkairuko Sotoan.