Nafarroako Edizioaren Azoka Nafarroako Editore Independenteen Elkarteak antolatzen duen ekimen bat da. Helburua nafar argitaletxeen katalogo osoa kalera eta jendaurrera ateratzea da, irakurzaleen eskaintza osatzeko asmoz. Aurten azokaren seigarren edizioa da eta Iruñean ez ezik, Nafarroako zenbait herritan egitea erabaki dute; tartean Altsasu. Urriaren 16an, igandean, Altsasuko ferien baitan, 11:00etatik 15:00etara. Azokaren baitan, 12:00etan, Castillo Suarez idazleak eta Morkots ilustratzaileak Mel eta ehun goibel liburua aurkeztuko dute; eta, 13:00etan, Izaskun Etxeberriak Esaten ez den guztia liburuaren aurkezpena eginen du.
Azokan hogei bat argitaletxe, disketxe eta editorialek parte hartuko dute: Txalaparta, Pamiela, Denonartean, Mintzoa, Eunate, Continta Me Tienes, Papeles del Duende, Igela, Kilikids, Nafarroako Gobernua, Alkibla, Katakrak, Lamiñarra, Euskal Memoria Fundazioa, Altaffaylla Fundazioa, Verbo Divino, Gor Discos, Estudio Omapora - Diseño Consciente, Urroz Villa del libro eta EcoHabitar.