Altsasuko feriak kamararekin inmortalizatzeko rallya

Guaixe 2022ko urr. 11a, 11:36
2018ko ferietan argazki rallyaren parte hartzailea argazkia egiten. ARTXIBOA

Altsasuko Mendigoizaleak taldeak antolatuta, Altsasuko ferietako aragzki rallya eginen dute urriaren 16an, igandea. Rallya Herriz Herri lehiaketaren barruan dago. 

Urriaren 16an, igandean, feria egunean, argazki rallyaren 35. edizioa eginen du Altsasuko Mendigoizaleak taldeak. Izena ematea 08:00etatik 09:30era izanen da. Momentu horretan esanen zaie zein dira rallyaren bost gaiak. Parte hartzaileek argazkiak 11:00etatik 12:30era aurkeztu beharko dituzte, Gure Etxea eraikinean. 13:00etatik 14:00etara epaimahaiak argazkien proiekzioa eginen du eta, ondoren, Zubeztia elkarteak bazkaria eginen dute eta sari banaketa izanen da. Aurreko urtean lehenengo aldiz egin zuen antolakuntzak sari banaketa rallyaren egun berean, eta ideiak aurrera egin du. Altsasuko Ferietako Argazki Rallya Herriz Herir lehiaketaren barruan dago. 

Izena ematea eta bazkaria 20 eurotan egin daiteke, eta laguntzaileendako bazkaria 5 euroko prezioa du. Haurren kategorian izena ematea eta bazkaria 10 eurotan egin daiteke eta lagunendako 5 eurotan.