Euskaraldiaren inguruko hitzaldia Altsasun

Guaixe 2022ko urr. 11a, 08:52

Garikoitz Goikoetxea. GOIENA.EUS

Urriaren 20an, osteguna, Euskaltzaleen Topaguneko Garikoitz Goikoetxeak ekimenaren inguruko galderak erantzungo ditu, Gure Etxean. 

Altsasun Euskaraldia egitasmoaren prestaketekin jarraitzen dute, eta urriaren 13an, ostegunean, gune ibiltariaren bisita izan ondoren, urriaren 20an, osteguna, Altsasuko Gure Etxea eraikinean, Garikoitz Goikoetxea Euskaleen Topaguneko kideak Euskaraldiari buruzko hitzaldia eginen du. Bertan Zergatik sortu zen Euskaraldia? Zergatik da garrantzitsua hirugarrenez egitea? Zer lortu dugu orain arte? Eta zer daukagu lortzeko? bezalako galderak erantzungo ditu.