Futbola

Iritsi da garaipena

Guaixe 2022ko urr. 13a, 11:45

Emakumezkoen Preferente Mailako Altsasu taldea, asteazkeneko aurkezpenean.

Emakumezkoen Preferente Maila. Laugarren jardunaldia: Altsasu 1 – Berriozar B 0

Asteazkenekoa egun oso polita izan zen Emakumezkoen Preferente Mailako Altsasu taldearendako. Goizean talde aurkezpena egin ondoren, arratsaldean Berriozar B taldea hartu zuten Dantzalekun, asteburuan feriak direla eta, aurreratuta jokatu zuten partida. 

Bi taldeen arteko partida oso borrokatua izan zen. Garaipenaren bila lehiatu ziren bi taldeak, baina baloiak ez nahi zuen kontrako atean sartu nahi. Partida husnako berdinketarekin despedituko zela zirudienean, 86. minutuan Sonia Alonsok egindako jaurtiketak Berriozarko ate barruan bukatu zuen eta horrenbeste desiratutako garaipena lortu zuten Altsasuko neskek. 

Garaipen honek animo handia eman dio taldeari. Joan zen denboraldia gogorra izan zen, soilik garaipen bat lortu baitzuten, denboraldi bukaeran. Aurten, lehendabiziko bi jardunaldiak galdu dituzte eta atzokoa, aldiz, irabazi. Beraz, ea beste molde batean hasten den txapelketa.

Emakumezkoen Preferente mailako liderra Burladés taldea da (9 puntu) eta Altsasu zazpigarren postuan dago (3 puntu). Bosgarren jardunaldian Altsasuk Gazte Berriak Antsoaingo taldea izango du aurkari. Kontuan hartu beharra dago Altsasuren eta Marcillaren arteko joan zen asteburuko partida urriaren 30era atzeratu dutela.