Futbola

Altsasu Erregionalak Arrotxapea liderra hartuko du

Guaixe 2022ko urr. 14a, 10:00

Partida larunbatean jokatuko da

Erregional mailako laugarren multzoan bosgarren jardunaldia dago jokoan. Aurreko asteburuan Arangurenen jokatutako partidan Altsasu B-k bina berdindu zuen Valle de Arangurenen kontra. Joaquin Angel eta Ion Insausti izan ziren golegileak. 
Arrotxapea B da Erregional mailako liderra (12 puntu) eta Altsasu seigarren da (7 puntu). Hain zuzen ere Altsasu B-k Arrotxapea B hartuko du larunbatean, 16:00etan, Dantzalekun jokatuko den partidan.