Altsasuko Udalak, Foru plaza birmoldatzeko lanen barruan, kiosko zaharra botatzea eta berria eta handiagoa egitea aurreikusi zuen. Altsasuar ugari gerturatu ziren plazara palak kioskoa lurrarekin nola berdintzen zuen ikustera. Aurreko kioskoa 1929an eraiki zuen udalak, han zegoen egurrezko kiosko bat ordezkatzeko. Kiosko berria, guztiz ez bazen ere, Santa Agedarako erabilgarri zegoen.