Futbola

Inoiz baino gehiago

Maider Betelu Ganboa 2022ko urr. 14a, 12:23

Altsasu Kirol Elkarteak 18 talde eta 319 futbolari ditu aurten. Asteazkenean egin zuten 2022/2023 denboraldiko aurkezpena eta talde guztiak atera ziren berdegunera

Asteazkenean 2022/2023 denboraldiko futbol taldeen aurkezpena egin zuen Altsasu Kirol Elkarteak. Aurten gorakada handia izan du futbolak, Aurrebenjaminetatik hasita Preferente mailara bitartean guztira 18 talde baititu Altsasuk, horietatik 3 emakumezkoenak, eta guztira 319 futbolari trebatzen ari baitira Dantzalekun, 23 entrenatzaileen esanetara. Joan zen urtean 16 talde eta 230 jokalari ziren.

Ohiko babesleez gain, aurten Altsasu Kirol Elkarteak babesle nagusi berria du, Monte Aratz taldea, Valcarce zerbitzuguneko ostalaritza enpresa. Bestalde, asteburuko futbol partidak jokatzen diren bitartean Monte Aratz taldeak eskainiko du taberna zerbitzua. Altsasu Kirol Elkarteak ere futbol koordinatzaile berria du aurten, Ivan Arevalo.