Santa Zezilia eguna larunbata zenez, musikariak kalera atera ziren. 7 eta 70 urte arteko txistulariak estreinakoz elkartu ziren ″txuntxunero eguna″ ospatzeko. Goizean kalejira egin zuten eta eguerdian kontzertua eskaini zuten. Bazkaltzera 30 txistuzale elkartu ziren. Haietaz aparte, Haize Berriak bandak eta Erkudengo Ama abesbatzak ere musika zabaldu zuten herrian barna.