Bilbon ikasten zuen ikasle altsasuar talde batek sortu zuen Mangajo izeneko aldizkaria. Aurreneko zenbakian hainbat gai landu bazituen ere, hurrengoak monografikoak izan ziren: cannabisa, telebista, desobedientzia eta sexua. Aldizkaria Bilbon egiten hasi ziren, baina lehen monografia, dagoeneko, Altsasun osatu zuten. Sortzaileen herriaz aparte, Etxarri Aranatzen eta Olatzagutian ere saltzen zen aldizkaria 300 pezetatan (1,8 euro). Irabaziak bazituzten hurrengo zenbakira bideratzen zituzten.