Umore eta musika ikuskizuna

Guaixe 2022ko urr. 17a, 15:21

Jesús Arena umoregile eta musikaria. UTZITAKOA

Haize Berriak-ek musika eta umore ikuskizuna eginen du urriaren 22an, larunbata. Sarrerak agortu dira. 

Jesús Arena umoregile eta musikaria da. Albaceteko Villarrobledon jaio zen eta Espainiako estatu osoko agertoki eta aretoetan ibili da, baita hainbat lehiaketetan akotre eta bakarrizketa sariak irabazi ditu. Klarinete ikasi zuen ere, eta musikari bezala ere estatu osoan ibili da;besteak beste, Jazztoy Aquí diskoa kaleratu zuen; zuzenean grabatutako CD eta DVD batekin berkaleratu zuena. Urriaren 22an, larunbata, 19:30ean, umoregile eta musikari fazetak batuko ditu eta Haize Berriak bandarekin No te montes películas ikuskizuna eginen dute, Iortia kultur gunean.

No te montes películas

Sinopsia: Demagun Indiano Jones sakandarra dela, Karibelko Piratek ezin dutela borroka egin itsasotzian zorabiatu direlako eta, azkenik, westerm duelu bat zuzenean bizi dezakezula. Jesús Arenak umorezko beste egoera asko aurkeztuko ditu bere bakarrizketa esketxetan. Horri guztieri film horien soinu bandak eta Sakanako Haize Berriak bandaren zuzeneko musika gehitu behar zaio, David Sánchez zuzendariaren gidaritzapean. 

Emanaldia: Urriak 22, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean

Sarrerak: agortuta.