Perez sagutxoaren benetako istorioa antzezlan batean

Guaixe 2022ko urr. 18a, 10:05

Urriaren 23an, igandea, Glu glu konpainiaren 'Perez sagutxoa' familia antzezlana izanen da, Iortia kultur gunean. 

Musikaren eta dantzaren bidez Glu glu konpainiak Perez sagutxoaren istorioa kontatzen du izen bereko ikuskizunean. Urriaren 23an, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunean izanen da. 3 eta 9 urte bitarteko haurrendako bideratuta dago, baina familia osoa ikusteko antzezlan bat da. 

'Perez sagutxoa' ikuskizuna

Sinopsia: Kondaira honek muga, belaunaldi, amets eta burko guztiak gainditu ditu urteetan zehar. Ipuin klasiko moduan, komedia lehenetsiz, betiere dantzekin eta abestiekin jolastuz, alegiazko istorio hau kontatuko dugu. Istorioaren erdigunean zaintza izango da; pertsona ahulenen zainketak hain zuen ere, hala nola etxeko zaharrenak edota haurrak. Kaxildatar saguen komunitateak irakatsiko digu adineko inori gazta edo bonboia jateko hortz bat falta behar ez zaion bezala, haur bati ere ez zaio falta behar ametsa eta ilusioa zainduko dizkion sagua edo laguna.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: Galder Perez
  • Zuzendaria: Ugaitz Alegria Ituarte
  • Aktoreak: Andrea Covadonga, Jon Casamayor, Sara Barroeta, Leire Ormazabal
  • Ekoizpena: Glu glu

Emanaldia: Urriak 23, igandea, 17:00etan, Iortia kultur guneko areto handian

Prezioa: 5 euro