Azienda, eta gehiago

Guaixe 2022ko urr. 18a, 10:29

Animaliak gertutik miresteko aukera izan zen igandean.

Altsasu azoka handia bihurtu zen ferietako igandean. Ferialekun behi eta ardi erakusketak izan ziren, eta Zelai kalean zaldi lehiaketa izan zen. 

Asteburuko ospakizunak handiki despeditu zituen Altsasuk domekan. Goizetik Sakanako abeltzainek azienda ekartzen ibili ziren. 42 elikagai ekoizleak eta 20 artisauak ere beraien postuak jartzen goiz ibili ziren. Gainera, ohiko azoka ere izan zen. Guztia prest izan zutenerako jende emaria hasia zen batetik bestera bueltaka. Goiz eta eguerdian jende ugari izan zen Altsasun. Azokaz aparte, Iortia kultur guneko Sakanako arte feria, Garbitoki eraikineko mikologia erakusketa eta Editargiren liburu azoka ere izan zuten ikusgai. 

Azienda, atzera ere, kalean presente izan zen Altsasun. Ferialeku kalean 50 bat buru inguru behi izan ziren ikusgai, baita Altsasuko artzainen hamar ardi saldo ere. Sakanako 22 ustiategitako 70 zaldi aurkeztu ziren zaldi azienda lehiaketara. Zelai kalean jokatu zen lehiaketa eta makina bat jende erakarri zuen. Ascana elkarteko Gabriel Orradre eta Migel Azanza izan ziren epaileak.  Aurten dirua beharrean Altsasuko Udalak Unamuno pentsuak enpresan trukatzeko txartelak eman zien maila bakoitzeko lehen hiru sarituei (400, 250 eta 150 kilo). 

Bestetik, larunbatean Pirinioetako artzakurren hamazazpigarren topaketa hartu zuen Altsasuk larunbatean. Salamanca, Errioxa, Aragoa eta Hego Euskal Herriko hazleek ekarritako 19 artzakur izan ziren lehiaketa monografikoan. Zazpi mailatan lehiatu ziren eta artzakur onen sariak Innuit Mamarigak eta Ingrid Mamarigak irabazi zuten. 

Sariak 

5 urtetik gorako hazitarakoak

  1. Juan Aldaba Uharterena, Satrustegi.
  2. Martin Ezkurdia Barasoainena, Arbizu.
  3. Patxi Legarra Zubiriarena, Zuhatzu.

3 eta 5 urte bitarteko hazitarakoak

  1. Jose Anjel Rekalde Larunberena, Zuhatzu.
  2. SAT Gonzalez Percazena, Ziordia.
  3. Garikoitz Petriati Aldasororena, Arbizu. 

Behorrak pottoarekin

  1. Aritz Razkin Petriatirena, Arbizu.
  2. Juan Aldaba Uharterena, Satrustegi.
  3. Aritz Razkin Petriatirena, Arbizu. 

Pottorik gabeko behorrak

  1. SAT Gonzalez Percazena, Ziordia.
  2. Patxi Legarra Zubiriarena, Zuhatzu.
  3. Juan Aldaba Uharterena, Satrustegi.

Urte beteko pottoak

  1. Martin Ezkurdia Barasoainena, Arbizu.
  2. Juan Aldaba Larunberena, Satrustegi.
  3. Jose Anjel Rekalde Larunberena, Zuhatzu.

Bi urteko pottoak

  1. Erkuden Gabari Satrustegirena, Olatzagutia.
  2. Martin Ezkurdia Barasoainena, Arbizu.
  3. Jose Javier Arraiza Mezkiritzena, Uharte Arakil. 

Urte beteko bihokak

  1. Fermin Unzilla Arañarena, Etxarri Aranatz.
  2. Jose Anjel Rekalde Larunberena, Zuhatzu.
  3. Patxi Legarra Zubiriarena, Zuhatzu.

Bi urteko bihokak

  1. Xabier Bakaikoa Salcedarena, Lakuntza.
  2. Patxi Xabier Astiz Auzmendirena, Ihabar.
  3. Javier Agirre Mundiñanorena, Etxarri Aranatz.

Altsasuko abere onena

  • Iñigo Azpeitia Saezena.