Kafe konpondu Altsasun

Guaixe 2022ko urr. 18a, 11:32

Azaroaren 2an, asteazkena, etxetresna elektrikoak eta beste hainbat gauza konpontzeko tailerra izanen da, Gure Etxean. 

Hautsitako etxetresna elektrikoak, txirrindula, altzairiak berritu, jostailuak, aulkiak edo eserlekuak tapizatu... Kafe konpondun tresnak eraberritzeko eta konpontzeko tailera bat da. Azaroaren 2an, asteazkena, 17:30etik 19:30era Kafe konpondu Altsasuko Gure Etxea eraikinean. Doanekoa da eta ez da aurretik izena eman behar sakana@cederna.es  urriaren 13ra arte. Gehienez hamar pertsonako taldea osatuko da. Norberak berritu nahi dituen tresnak edo objektuak eramaten ditu, eta kafea edaten den bitartean, konpontzen eta bigarren bizitza bat ematen ikasten dute parte hartzaileek. 

Ez da Altsasun eginen den Kafe konpondu bakarra, izan ere, azaroaren 9an eta 16an ere eginen dira, toki eta ordutegi berean.